XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HITZAURREA Pertsona batzuk berehala moldatzen dira bizitzan eta gero, denborak dibujatzen duen marra luze, zuzen eta bakarra, sehaskatik hilobira joaten den marra hori besterik ez dute ezagutzen; beste batzuk, lehenengo bizitza erosoa ez zaielakoz edo, goiz-goizik bizi modu gehiegi ezagutzen dute.

Beraiek ere, agian, ez direlakoz bizitzarentzat erosoak eta, gehiago nahi izanez, gauza berriak bilatzen dituztelako, egunero hiru aldiz eskeintzen zaien turroi mingotsari hortzak nola sartu ez jakinez.

Eta izan dutenaz konformatzeko gauza izan ez diren beste hauek, mundu asko edukitzen duen munduaren sekretua ikasi dutenak, etengabeko gosez erratzen dira bizitzaren zehar, zeren eta, bai, badakite haiek erakartzen dituen beste bizi ezberdin eta betea badagoela, eta denbora gutxitan horrenbeste bizimodu ezagutu duten arrazoi beragatik derrigorrez haientzat gordetutakoa izango dela, horretan bilatzen duten lasaitasuna aurkituz.

Azkenean, urteak joan -ala, egia ximplenaz jabetzen dira, hots, bere bizia debekaturik gertatzen zaien lasaitasun eta atsedena horien bilakuntza izan dena eta izanen dena, haiek nahiko luketen bizitza ez dutela urrun bilatu behar, baizik eta egia hori aurkitu duten toki berean kokatu eta hortik bukaerarik ez duen bidea jarraitu, inora joaten ez dena, norberaren arteren bidea, arnasa hartzeko baliogarri dadin errealitatea sortzen saiatuz.

Arte arraza kezkatsu hontakoa zen Mariano, bihotza zauriturik sentituta, bizirik sentitzeko zauria haunditu behar duten gizon hoien arrazakoa.

Haien aktibitatea gehiago zabaldu behar dute, denbora gutxiagotan bildu, azkar bizi, bizitzaren mugetan arakatu, bizitza bukatzen, interesik ez duela dirudien tokitik segitu, eta hortik abenturari ekin, azterketa bakartian errealitatearen oinetan galtzen den bidexkan bakarrik gelditzeko eta orduan poetak joan diren bide beretik pasatzera arriskatu.

Nor diren jakiten ahalegintzen dira eta zalantzak, altxorra bezala, zaindu, landu egiten dituzte.

Haiekin, arimaren bi makilekin bezala, ibiltzen saiatzen dira,(...).